Niri buruz, Leire Elordi

Leire Elordi Eguren naiz, osasun psikologo orokorra (BI04534), psikologo perinatala eta Gestalt terapeuta.
Pertsona kurioso eta intelektualki jakin min handikoa naiz, horregatik gustatzen zait etengabeko ikaskuntzan aritzea. Pertsonen ongizateari buruz gehiago jakiteko beharrak eraman ninduen Psikologia ikastera; gure buruarekin hobeto sentitzeko modua bilatzea nuen helburu eta, gaur egun, kontsultan pertsonei beraien esperientziari buruz hausnartzen lagundu, ongizate emozional handiagoa lortzeko eta baliabide propioak sortu ahal izaten laguntzen diet.
Halaber, emakumeei eta sexualitareari buruz gehiago aztertzeko nahiak eraman ninduen amatasunera, eta hor, hasi zen pizten nire Psikologia Perinatalarekiko pasioa. Nire Gradu Amaierako Lana jaiotza aurreko atxikimenduari buruzkoa izan zen; depresio, antsietate eta babes sozialarekin duen erlazioari buruz sakondu ahal izan nuen. Laguntza bidezko ugalketan dauden emakumeen jaiotza ondorengo atxikimenduari buruz egin nuen Master Amaierako Lana, haurdunaldiko lotura eta jaio ondoko lotura konparatuz.
Eta ordutik, ikasten jarraitzen dut: formakuntzen bidez, liburu zein irakurketen bitartez eta, batez ere prozesu terapeutikoan lagundu ditudan pertsonekin.
Terapian nirekin lan egiten duten pertsonei hurbiltasunez, epaiketarik gabe, jarrera irekiarekin eta berdintasun-premisarekin tratatzea gustatzen zait. Oso atsegin dut entzutea, laguntzea eta eustea.
Beraz, laguntza edo akonpainamendua behar izanez gero, bide horretan pozik laguntzeko prest nago.
Aurrez aurreko arreta eta arreta telematikoa jasotzeko aukera izango duzu
Zalantzarik izatekotan, jarri kontaktuan konpromisorik gabe
Buletina
Idazten ditudan artikuluen berri izateko, harpidetu nire buletinean!