Psikologia Perinatala

«Ama izatea ezagutzen ez zenuen indarra ikustea eta ez zenekien beldurrak aurkitzea da»,
Linda Hooten

Psikologiaren adar bat da Psikologia Perinatala; etapa perinatalean zentratzen da, hau da, ama edo aita izateko nahia agertzen denetik, sorkuntza-etapan, haurdunaldian, erditzean, erditu ondoren eta, azkenik, lehenengo hazkuntzan.

Buru osasunean garrantziagatik geroz eta ezagunagoa izaten hari da; hainbat diziplinatan ikusi ahal izan da, hala nola neurologian, genetikan, psikologian eta pediatrian, lehen esperientziek haurraren garapenean duten garrantzia, eta esperientzia hauek amaren umetokian hasten dira.

Kontsultan bakarka edo bikoteka lan egin ahal izango dugu, haurra ere beti izango da ongi etorria. Esku-hartzearen helburua, besteak beste, ongizatea eta lotura sustatzea izango da, prebentzioaren, zainketaren eta laguntzaren bidez.

Noiz egin daiteke terapia? Amatasuna edo aitatasuna planteatzen duzun unetik bertatik zurekin egon naiteke bide horretan laguntzeko.

  • Kontzepzioa: ugaltzeko adinean dauden bikoteen %20k arazoak izan ditzake berezko haurdunaldia lortzeko. Batzuetan, bidea luzea eta zaila izan daiteke, bai maila fisikoan eta bata ere arlo psikologikoan eragin dezake, depresio- edo antsietate-sintomak agertuz.
  • Haurdunaldia: etapa honetan labilitate edo sentiberatasun emozional handiagoa dago; beraz, horregatik edo horri esker, une egokia izan daiteke norberaren bizipenen historiarekin lan egiteko, haurrarekiko lotura lantzeko edo sor daitezkeen arazoak edo zailtasunak tratatzeko.
  • Bestalde, haurdunaldien %10-20a galdu egiten dira, eta nahiz eta dolua ez dugun patologizatu behar, une gogorra izan daiteke familiarentzat: bai umea galtzea eta baita hurrengo haurdunaldiaren kudeaketa ere.
  • Erditzea: erditzeari dagokionez, beldurrak landu daitezke esperientzia kontzienteagoa izan dadin eta horretarako baliabide gehiago izan ditzan.
  • Erditu ondoren eta erditze ondoan: erditzearen bizipenaren barneratzea landu daiteke. Etapa berri horrek egokitzapen handia eskatzen du eta, batzuetan, zenbait zailtasun egon daitezke edoskitzean, identitate berria bereganatzeko zailtasunak, moldatze zailtasunak… Horrez gain, oso garrantzitsua da depresio- edo antsietate-sintomak identifikatzea, bai amaren, bai haurraren ongizatea bermatzeko, bai eta bien arteko lotura ere.
Jaioberriko psikologia, Leire Elordik eskainitako terapia

Noiz eskatu beharko nuke laguntza? Pertsona bakoitzaren araberakoa izango da, baina momentuez disfrutatzeko edo lo egiteko zailtasunak badituzu, egonezina, denbora asko irauten duen larritasuna, erruduntasun-sentimenduak… onena laguntza eskatu eta akonpainatuta egotea dira.

Funtsezkoa da amen eta haurren osasun mentala bermatzea. Garapen psikikorako hain garrantzitsua den aldi horretan, prebentzio, zaintza edota esku hartzea dira osasun mentalean egin daitekeen prebentzio onena.

Aurrez aurreko arreta eta arreta telematikoa jasotzeko aukera izango duzu

Zalantzarik izatekotan, jarri kontaktuan konpromisorik gabe

Buletina

Idazten ditudan artikuluen berri izateko, harpidetu nire buletinean!

 

Loading