Psikoterapia
«Prozesu terapeutikoa besteengan sostengua behar izatetik, norbere kabuz eusteko gaitasuna izatean datza»,
Fritz Perls
Psikoterapia zenbait teknika aplikatzen diren prozesu terapeutikoa da, baina tresna nagusia terapeuta da. Nire lan egiteko modua izan ditzakezun beharren araberakoa izango da, teknika desberdinak erabiliz, beti zure beharrizanetara moldatuz, ahal denik eta onura gehien lortzeko.

Orohar, nire lan egiteko modua Gestalt terapian oinarritzen da; hortaz, nire helburuak baliabide propioen aurkikuntzan laguntzea eta nork bere burua ezagutzea izaten dira, ongizate emozional hobea bermatzeko.
Hori horrela, terapia mota honen helburua kontzientzia hartzearen bultzapena eta norbanakoaren potentziala garatzea da, blokeo eta karga emozionaletatik, itxierarik gabeko gaietatik eta jarrera inkontzienteetatik askatzeko; guzti honek harreman pertsonalak oztopatu eta bakoitzaren ongizatea murrizten baitute.
Nork joan beharko luke psikologoarengana? Ongizate edota garapen pertsonalari eragiten dion zailtasunen bat duen edozein pertsona etor daiteke (antsietatea, depresioa, segurtasun eza, kudeaketa emozionalean zailtasunak…).
Gauzak horrela, entzunda eta onartua izango zaren leku seguru bat eskaintzeaz gain, zure bizipen eta emozioez kontzientzia gehiago eta baliabide propioak bilatzen laguntzea gustatuko litzaidake.
Aurrez aurreko arreta eta arreta telematikoa jasotzeko aukera izango duzu
Zalantzarik izatekotan, jarri kontaktuan konpromisorik gabe
Buletina
Idazten ditudan artikuluen berri izateko, harpidetu nire buletinean!