Gestalt terapia
«Desoreka da gizakien osasunaren adierazle, horrek bizirik mantentzen gaitu. Eta oreka berreskuratzearen bitartez bizi eta hazten gara gizakiok.»,
Laura Posner

Gestalt terapia korronte humanistako terapia bat da; orainaldia, autoezagutza eta erantzukizunarekin lan egiten duena, gure lasaitasun eta ongizate emozionaletik urruntzen gaituzten zailtasunak eraldatzeko espazioa eraikitzeko.
Hainbat teknika erabili ohi dira terapia honetan, baina besteen aitzindari nagusia arreta-continuuma da: “hemen eta orain” -az ohartzearen esperientzia. Oraina pentsatzeko eta sentitzeko gure modua landuz, etorkizuna planteatzeko eta iragana begiratzeko modua lantzen dugu.
Halaber, beste teknika garrantzitsuena “entzutea” da. Entzute gestaltikoa “entzutea” baino zabalagoa da; epaitu gabe ulertzea da, eta bi norabideetan egin behar da: bata, barrurantz entzuten datza; eta, bestea, kanporantz, ahozkoa zein ez ahozkoa izan daitekeena.
Gauzak horrela, ia teknika guztiak kontzientzia eta erantzukizuna hartzearekin daude lotuta. Horrela, “hemen eta orain” esperientzia bizitzeko modu berriak identifikatu ahal izango dira, baita gauzak esperimentatzeko norberaren egintza eta estiloez jabetu ere, ondorioen ardura hartuz eta, horrela, autonomia nahiz askatasun handiagoa lortzeko.
Aurrez aurreko arreta eta arreta telematikoa jasotzeko aukera izango duzu
Zalantzarik izatekotan, jarri kontaktuan konpromisorik gabe
Buletina
Idazten ditudan artikuluen berri izateko, harpidetu nire buletinean!